ASISTENTZIA ZERBITZUA
AMARAENEk kalitatezko asistentzia zerbitzua eskaintzen du. Bere langileen trebakuntza eta profesionaltasuna ezin hobea da eta esperientzia handiko pertsonak dira. Gure zentroan tratu onena jasoko dute egoiliarrek.
Hauek dira zerbitzu nagusiak:
- Osasun-laguntza.
- Erizaintza gunea: giza baliabide nahiz baliabide tekniko onenekin ekipaturiko gunea da, egoliarrei zerbitzu egokiena emateko asmoz.
- Mantenu-zerbitzua.
- Ile-apaindegi zerbitzua.
- Botika zerbitzua.
- Garraio zerbitzua egoiliarren etxetatik zentrora eta alderantziz (autobusean laguntza dutelarik).
Gainera, Amaraenen jarduera programa zabala dugu zentroa dinamikoa eta aktiboa mantentzeko asmoz eta aukera mordoa eskaintzen diegu gure egoiliarrei. Hilero-hilero programatzen diren jarduerak dira eta ondorengoak barne hartu ohi dituzte:
- Denbora-espazio orientazioa
- Prentsaren irakurketa eta berriei buruzko hizketaldia.
- Mantenu gimnasia.
- Psikomotrizitatea.
- Psikoestimulazio kognitiboa.
- Denbora libreko jarduerak (bingoa, mahai joko ezberdinak, etab).
- Zinema sesioak pantaila handian.
- Festak egun berezietan: gabonak, inauteriak, eta abar.
- Familien urteroko eguna: egoiliarren familiek parte hartzen dute eta urtero ospatzen dugu.
Bisitak 10.30etatik 19.30etara egin ahal izango dira (bazkal orduetan eta garbidura orduetan izan ezik).