Amaraene inguru zoragarrian kokatuta dago: Donostiako erdialdean, Amara auzoan, eta Urumea ibaiaren aurrean. Zentrotik bista oso atseginak daude.
Hauek dira zentroaren ezaugarriak:
- Terraza zabala: Terraza gozatzeko ingurua da; hemen, gure erabiltzaileek aire freskoa hartzeko, paseatzeko edota hainbat jarduera egiteko aukera dute.
- Ukimen-pantaila: Honi esker, psikoestimulazio-ariketak egiten ditugu eta Internet, zinema eta abar erabili ditzakegu.
- Ergoterapia eta errehabilitazio gelak.
- Bulegoak: Hauetan medikuek, erizainek, gizarte-langileak, psikologoak eta zentroko zuzendaritzak lan egiten du.
- Egongelak.
- Egokitutako komunak.
- Besaulki etzangarriak.
- Ile-apaindegia.